9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

EDIKTUA

Larragako Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen lurzoru urbanizagarri sektorizatuaren balio bereko aprobetxamendua lagatzea, babestu beharreko lurzoru urbanizaezinetarako baimenduta dauden jarduera eta erabilerei dagokienez; betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 114.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, eta udal arkitektoak balorazioaren gainean emaniko irizpide teknikoari jarraikiz; orobat, eskatu den jarduera ezartzeko beharrezkoak diren azpiegituren eta urbanizazioaren kostuaren eta ukitutako lurzoruaren balioaren %10 hartu da; horretarako erreferentziatzat erabili da ondare eskualdaketen zergaren balioa eta merkatukoa. Hori guztia gauzatuko da irekitzeko lizentzia eta/edo jardueran lehen aldiz aritzeko lizentzia ematen den unean berean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan; halarik ere, ondoko errekurtsoak jar daitezke, ondoz ondo adierazten diren epeen barrenean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua hilabeteko epean (30/1992 Legearen 116 eta 117. artikuluak).

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak).

-Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8. artikulua).

Larragan, 2007ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0719889