II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LARRAGA
EDIKTUA
Larragako Udalak, 2007ko abenduaren 19an, hasiera batez onetsi zituen Larragako Udal Planeko 2. unitatearen iparraldeko sektoreko konpentsazio batzordearen estatutuak, Construcciones Merino-Ondarra, S.L.k sustatua. Enpresa horrek iparraldeko sektore horren titular gisa dihardu eta azaleraren %35 baino gehiago ordezkatzen du; hortaz, bidezko da, hasteko, hirigintza kudeaketako tresna hori tramitatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan proiektua onesteko ezarritako prozeduraren arabera tramitatzea ere.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa betetzeko, jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta udal bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Era berean, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan 2. unitateko iparraldeko sektoreko jabeentzat eta bestelako interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat; ohartarazten zaie tramite ekintza horren aurka ezin izanen dela inolako errekurtsorik aurkeztu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 107-1 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe.
Larragan, 2007ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.
Iragarkiaren kodea: L0719879