9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GAZOLATZ

Akats zuzenketa mugaketa administratiboaren iragarkian

Akatsak atzeman dira Kontzejuaren izenean, mugaketa administratiboari buruzko iragarki batean. 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 14an, argitaratu zen; 396. orrialdeko 2. zutabean, hain zuzen. Beraz, zuzendu beharra dagoenez, testu zuzena argitaratzen da.

Iruñean, 2008ko urriaren 14an.-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Mugaketa administratiboa

Kontzeju honek mugaketa administratiboaren espedientea abiaraztea erabaki zuen 2007ko abenduaren 13an egin bilkuran, gero Jabetzaren Erregistroan inmatrikulatzeko. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hirurogeigarren egunaren biharamunean hasiko dira mugaketa lanak.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 51. artikuluari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien agiri guztiak aurkezten ahalko dizkiote Gazolazko Kontzejuari, beren eskubideak frogatu eta defendatzeko lanak hasi baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegazio bakar bat ere onartuko.

Espediente osoa ikusgai dago Zizur Zendeako Udaleko Kontzejuen Idazkaritzan.

Gazolatzen, 2007ko abenduaren 17an.-Kontzejuko burua, María Isabel Coloma Bilbatua.

Iragarkiaren kodea: L0800523