9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2007ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Espartzako S-3 sektorea urbanizatzeko proiektua, sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze-Galarren, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0719891