II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CORTES
Kontribuzio bereziak, Ribera de Navarra kaleko zoladura lanetarako (sareak barne) eta Blanca de Navarra, Aguadores eta San Ignacio de Loyola kaleetako lan partzialetarako
Cortesko Udalak, 2007ko abenduaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, ondoren ematen den erabakia hartu zuen, legezko quoruma zuela:
"Ikusita kontribuzio bereziak aplikatzeko ireki den espedientea, Ribera de Navarra kaleko zoladura lana eta sare berrikuntza egiteko nahiz Blanca de Navarra, Aguadores eta San Ignacio de Loyola kaleetako lan partzialetarako, Cintec, S.L.k prestatu proiektuaren arabera; izan ere, interes orokorra edo guztiona bilatzeaz gain, zenbaitek onura berezia eskuraten dute, kale horiekin muga egiten duten edo haietara ematen duten higiezinen jabeek, alegia.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan zehazten da kontribuzio berezi horien egokitasuna.
Obraren aurrekontu orokorra 1.481.284,79 eurokoa da, Administrazioari jakinarazi zaiona.
Kale horietako zoladura eta sareengatiko kontribuzio berezien guztirakoa banatzeko, irizpide hauei jarraituko zaie:
Onura ateraten duen eremua: Cortesko Hirilurreko Aberastasunaren Erregistro Fiskalean hirilurreko higiezinen jabe gisa agertzen diren guztiak, higiezinek Ribera de Navarra kalera ematen edo harekin muga egiten badute, baita Blanca de Navarra, Aguadores eta San Ignacio de Loyola kaleetakoak ere.
Banatu beharreko zenbatekoa: kaleei zoladura emateko eta haien sareak berritzeko zenbatekoa da zerga-oinarria, zehaztuta erantsi baita; banaketaren modulua, aldiz, "higiezinen fatxaden metro linealak eta lurralde kontribuziorako duten balio katastrala, %50 irizpide bakoitza" (zein kaletara ematen duten edo zein kalerekin duten muga, I. eranskinean azaltzen den moduan), hau da, Toki Administrazioko Departamentuak kaleko zoladura eta sareak berritzeko guztira laguntzen ez duen zenbatekoaren %70. Euri uren kolektorea, 168.798,42 euroko kostua duena, eta ukipenak, 1.737,80 eurokoak, banaketatik baztertu dira interes orokorreko obra delako, bizilagun guztien onerako dena.
Jabe bakoitzaren kuotak dira: espedientean ageri direnak.
BLANCA DE NAVARRA 185.114,40 19.869,51 118.882,72 46.362,18 66.231,69
RIBERA DE NAVARRA 610.664,42 69.342,64 379.522,29 161.799,48 231.142,12
SAN IGNACIO DE LOYOLA 327.191,53 35.312,26 209.484,01 82.395,27 117.707,52
AGUADORES 187.778,22 20.746,30 118.623,88 48.408,04 69.154,34
EURI UREN KOLEKTOREA 168.798,42 68.847,93 99.950,49 0,00 68.847,93
UKIPENAK 1.737,80 708,80 1.029,00 0,00 708,80
GUZTIRA 1.481.284,79 214.827,43 927.492,38 338.964,97 553.792,41
Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan eta Cortesko kontribuzio berezien ordenantza fiskal orokorrean (1997ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 23an argitaratua) xedatutakoari jarraituz, legez ezarritako quoruma izanik, erabaki hau hartu da:
Lehendabizikoa.-Cortesko Ribera de Navarra kaleari zoladura emateko eta hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektu teknikoa onestea, baita Blanca de Navarra, Aguadores eta San Ignacio de Loyola kaleetako obra partzialena ere.
Bigarrena.-Hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezartzeko erabakia, Cortesko Ribera de Navarra kaleari zoladura emateko eta hornidura eta saneamendu sareak berritzeko proiektu teknikoa, baita Blanca de Navarra, Aguadores eta San Ignacio de Loyola kaleetako obra partzialena ere, finantzatzeko.
Hirugarrena.-Hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ordaintzeko agindua, honako eduki honekin:
A.-Subjektu pasiboak:
Bereziki hobetu behar den eremuaren barrenean izanik, zoladura berritu gogo den kalera ematen duten lurzati eta eraikinen jabeak eta jabe-elkarteak.
Ukituak gertatzen diren jabe-elkarteei dagokien kuotaren ordez elkartekide diren jabeentzako banan-banako kuotak izaten ahal dira, baldin eta espedientean Udalari helarazten bazaio etxeko bizilagun guztien partaidetzaren portzentajea egiaztatzen duen dokumentazioa.
B.-Zerga-oinarria:
Kale bakoitzari zoladura emateko eta haren sareak berritzeko zenbatekoa da zerga-oinarria; banaketaren modulua, aldiz, "higiezinen fatxaden metro linealak eta lurralde kontribuziorako duten balio katastrala, %50 irizpide bakoitza" (zein kaletara ematen duten edo zein kalerekin duten muga, I. eranskinean azaldutakoaren arabera), hau da, Toki Administrazioko Departamentuak kale bakoitzeko zoladura eta sareetarako laguntzen ez duen zenbatekoaren %70. Euri uren kolektorea, 168.798,42 euroko kostua duena, eta ukipenak, 1.737,80 eurokoak, banaketatik baztertu dira interes orokorreko obra delako, bizilagun guztien onerako dena.
Hasiera batez, 1.310.748,57 euroko zerga-oinarria aurreikusi da aurrekontu orokorrean, Administrazioa jakinaren gainean egon dadin. Ez dira sartu euri uren kolektorea eta ukipenak, baina bai proiektua prestatzeko eta obra zuzendaritzaren ordainsariak. Kopuru hori N.T.O.F.L.ko 112.3 artikuluari jarraituz finkatu da, aurreikuspen modura, eta behar izanez gero aldatuko da, obrak bukatu eta benetako kostua ezagutu ondotik.
Azkenik, 338.964,97 euroko zerga-oinarria ezarri da, hau da, kale bakoitzeko zoladura eta sareetarako Toki Administrazioko Departamentuak laguntzen ez duen zenbatekoaren %70. Espedientean kalkulatuta dago kale bakoitzari dagokiona.
C.-Bereziki onura aterako duen eremua:
Zoladura eta sareak berrituko dituzten kaleetara ematen duten lurzati guztiak. Ukitutako lurzatien jabeen izenak sartu dira espedientean.
D.-Banaketarako irizpideak:
Bi irizpide hartuko dira banaketaren modulutzat, erdibana bakoitza: batetik, higiezinak zein kaletara ematen duen edo zein kalerekin egiten duen muga, haren fatxadaren metro linealak, eta bestetik, lurralde kontribuziorako duen balio katastrala.
E.-Xedapen aplikagarriak:
Kobrantzarako, diru-bilketarako eta erabaki honetan espresuki aipatzen ez den guztirako, Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.
Laugarrena.-Zergadunen zerrenda onestea, baita ezarritako moduluei zerga-oinarria aplikatzetik ateratzen diren banan banako kuotak ere, zein bere finkari edo ukitutako jabeari dagokiola, erabaki honetan onetsitako banaketa oinarrietatik ateratzen den moduan, espedientearen I. eranskinean jaso baitira.
Bosgarrena.-Azkenik, 338.964,97 euroko zerga-oinarria ezartzea, hau da, kale bakoitzeko zoladura eta sareetarako Toki Administrazioko Departamentuak laguntzen ez duen zenbatekoaren %70. Espedientean kalkulatuta dago kale bakoitzari dagokiona.
Seigarrena.-Nolako obra den kontuan hartuta, honako unitate objektibo hau aplikatuko da banaketa modulu gisa: "higiezinen fatxadaren metro lineala eta lurralde kontribuziorako duen balio katastrala", era honetan:
BLANCA DE NAVARRA 60,38 0,01805
RIBERA DE NAVARRA 73,19 0,01993
SAN IGNACIO DE LOYOLA 83,34 0,02298
AGUADORES 92,20 0,02696
Zazpigarrena.-Banan banako kuoten zerrenda onestea, obraren kostuari modulua aplikatuta ateratzen dena, espedientean ageri den moduan.
Obra hasieran %50 ordainduko da; gainerakoa, obrak bukatzean eta kuotak erregularizatzean.
Zortzigarrena.-Erabaki hau eta hasieran onetsitako banan banako kuotak zergadunei jakinaraztea; bestetik, erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunez Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Administrazio Elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezartzen den moduan.
Zehaztea ezen, erreklamaziorik aurkezten ez bada, kontribuzio bereziak ezarri eta haien ordaintzeko erabakiak behin-behinekoak izatetik behin betikoak izatera igaroko direla, berriz ere erabakia hartu beharrik izan gabe, eta orduan argitaratuko direla bai erabakia bai behin betiko testua, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoan ezarritako moduan, eta zergadunei jakinaraziko zaizkiela egokitu zaizkien banan banako kuotak, interesduna ezaguna bada; bestela, ediktu bidez.
Cortesen, 2007ko abenduaren 29an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.
Iragarkiaren kodea: L0720017