II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERRIOBEITI
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzak 2007ko abenduaren 21ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Añezkarko AÑ-1 unitatearen xehetasun azterlana 7. poligonoko 246. lurzatian, Mikel Alonso García jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Berriobetin, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L0720041