9. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

6650/2007 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Enpresaren zuzendari nagusiak emana, Iruñerriko Mankomunitatearen 2008ko ur horniduraren tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Ur Mankomunitateak ur horniduraren 2008ko tarifak onartzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza eta Nazioartera Ateratzeko Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak onartzeko egin eskaerari buruzkoa.

2007ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren 22. artikuluko 2.d) idatz-zatian xedatutakori jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1.-Iruñerriko Mankomunitatearen 2008ko ur horniduraren tarifa hauek onestea:

A) Kuota finkoa: paratutako kontagailuaren emari nominalaren arabera.

EMARI NOMINALA LAUHILEKO KUOTA

(m³/ORDUA) (EUROTAN)

1,5 bitarte 8,76

2,5 bitarte 21,63

EMARI NOMINALA HILEKO KUOTA

(m³/ORDUA) (EUROTAN)

3,5 bitarte 18,97

6 bitarte 27,10

10 bitarte 40,55

15 bitarte 81,63

25 bitarte 108,33

40 bitarte 200,95

60 bitarte 280,55

100 bitarte 438,52

150 bitarte 1.068,40

250 bitarte 1.271,85

400 bitarte 1.982,02

Instalatutako kontagailuaren emari nominala orduko 1,5 m³ baino handiagoa eta 2,5 m³ baino txikiagoa den kasuetan, etxebizitzetarako erabilerako 1. tarifaren barnean, orduko 1,5 m³ko kontagailuen hornidura kuota finkoa aplikatuko da.

B) Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.

1. tarifa.-Etxebizitzetarako, zerbitzu publikoko (Administrazio Publikoak) eta interes sozialeko erabilerak: 0,2517.

2. tarifa.-Industriarako, merkataritzarako, nekazaritza eta abeltzaintzako eta suteen aurka borrokatzeko erabilerak: 0,3827.

3. tarifa.-Jabetza pribatua eta aisialdirako baratzeak ureztatzeko: 0,6545.

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxebizitza-merkataritza-ureztatzea:

-14 m³/hilabetea bitarte: 0,2517.

-14-25 m³/hilabetea: 0,3827.

-Gainerako kontsumoa: 0,6545.

4.2. Etxebizitza-merkataritza:

-14 m³/hilabetea bitarte: 0,2517.

-Gainerako kontsumoa: 0,3827.

4.3. Etxebizitza-ureztatzea:

-14 m³/hilabetea bitarte: 0,2517.

-Gainerako kontsumoa: 0,6545.

4.4. Merkataritza-ureztatzea:

-12 m³/hilabetea bitarte: 0,3827.

-Gainerako kontsumoa: 0,6545.

5.1. tarifa.-Zerbitzu publikoko erabilera (Eskualdeko Udal Zerbitzuak): 0,2517.

5.2. tarifa.-Gune publikoak ureztatzeko: 0,2753.

6. tarifa.-Ur hornidura, Mankomuniteaz kanpoko toki entitateei (zisternetan egiten dena barne): 0,3035.

7. tarifa.-Obretarako, behin-behineko zerbitzu berezietarako eta zisternen bidezko erabilera: 0,6643.

8. tarifa.-Ezkutuko ur ihesen ondoriozko kontsumoa: 0,2517.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.

KONTADOREAREN LAUHILEKO KUOTA

DIAMETROA (MM) (EUROTAN)

30 9,75

40 18,73

50 29,23

65 38,96

80 73,14

100 102,41

125 160,94

150 395,05

200 467,68

250 730,76

2.-Dagokion kuotaren gainean legeek aldiro finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta halabereko baldintzetan.

3.-Tarifa horiek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

4.-Ebazpen hau Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.-Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea eta ohartaraztea ebazpenak ez duela bide administratiboa agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6.-Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 19an.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0719675