88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1661/2008 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Rosario Larumbe Bidegain andrea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko Ezgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Rosario Larumbe Bidegain andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko Ezgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko maiatzaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileriaren Atalari eta Zerbitzuen Atalari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta honek duen Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Langileriaren Kudeaketa Zerbitzuari eta Langileriaren Hautapen eta Araubide Atalari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta honek duen Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 23an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0809750