I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1660/2008 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen López García andrea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko Hirugarren Adineko Pertsonentzako Zentroen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Carmen López García andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko Hirugarren Adineko Pertsonentzako Zentroen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko maiatzaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria Atalari eta Zerbitzuen Atalari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko maiatzaren 23an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.
Iragarkiaren kodea: F0809748