II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZUFIA
Herrilurretako larreen aprobetxamendua
Zufiako Kontzejuak (Metauten) 2008ko maiatzaren 17an erabaki zuen 15 egun balioduneko epea irekitzea, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herrilurretako larreen aprobetxamenduaz baliatzeko eskubidea dutela uste duten pertsona guztiek Zufiako Kontzejuari eska diezaioten idatziz.
Herrilurretako aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusi izatea, edo bere kontu bizi den adingabea izatea nahiz judizialki gaitua.
b) Zufiako Udaleko Biztanleen Erroldan bizilagun bezala inskribatuta egotea urte bateko antzinatasunez.
c) Zufian, urtean 9 hilabetez bederen egiazki bizi izatea.
d) Zufiako Kontzejuarekiko zerga arloko betebeharrak eguneratuta izatea.
e) Eskabideetan honakoak azaldu beharko dira:
-Abelburu kopurua Zufiako (Metauten) katastroan.
-Baliatu gogo diren aprobetxamenduen hurrenkeraren zerrenda.
-Familia egoera.
-Elkarrekin bizi diren kideak.
Argitara ematen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Zufian, 2008ko maiatzaren 17an.-Kontzejuburua, José Serafín Nieva Merino.
Iragarkiaren kodea: L0809447