88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Vianako Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Vianako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen 2008ko ekainaren 12an egin bilkura arruntean:

1. Hasiera batez onestea Vianako Udal Planeko aldaketa xehakatua, La Granja industrialdeko AHI-3 iparraldeari dagokiona, Gregorio Martínez, S.A.k sustatua.

2. Aldaketaren dokumentazioa hilabetez jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz; interesa dutenek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak, 74. artikuluari buruz, xedatutakoa aplikatuz.

Vianan, 2008ko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0809701