II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
TUTERA
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Jarduera ekonomikoen eremua arautzen duen UPSeko 1. sektoreko 4. etxesaileko atal diren lurzatietako 6-10etik 6-39ra bitartekoetan bolumen, lerrokadura, fatxada eta lurzatitze arloko baldintzak definitzeko xehetasun azterlana. Lehen etxesaila 6-10etik 6-18ra bitartekoek osatzen dute; bigarrena, 6-20tik 6-28ra bitartekoek eta hirugarrena, 6-30etik 6-38ra bitartekoek.
Hiri honetako Udalak, 2008ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen behin betikoz onestea jarduera ekonomikoen eremua arautzen duen UPSeko 1. sektoreko 4. etxesaileko atal diren lurzatietako 6-10etik 6-39ra bitartekoetan bolumen, lerrokadura, fatxada eta lurzatitze arloko baldintzak definitzeko xehetasun azterlana. Lehen etxesaila 6-10etik 6-18ra bitartekoek osatzen dute; bigarrena, 6-20tik 6-28ra bitartekoek eta hirugarrena, 6-30etik 6-38ra bitartekoek. Sustatzailea Francisco San Martín Ederra, Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra, S.A. (SPRIN) ordezkatuz. Alkatetzaren 2008ko martxoaren 3ko ebazpenaren bidez eman zitzaion hasierako onespena.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2008ko ekainaren 18an.-Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorreko zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0809755