88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, Alkatetzak 2008ko ekainaren 16an emandako ebazpenaren bidez, David Asensio Mauleónek Promociones Ubiplaza, S.L. ordeztuz, aurkeztu xehetasun azterlana onetsi du hasiera batez, Sesmako Udal katastroko 689/2 eta 690/2. lurzatietako eraikinen kanpoko antolamendurako, gaur egun dauden bi etxebizitzak ordeztuko dituen eta etxebizitza eraikin bakarra izanen den eraikin berriaren lerrokadurak, altuerak eta fatxaden antolamendua ezartzeko xedez. Eraikin horiek bat datoz Plaza Diputación, 9an eta Travesía Castellana, 1ean dauden atariekin (2. poligonoko, 690. luzatia eta 2. poligonoko, 689. luzatia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Onesten duen ebazpenaren kontra, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin da errekurtsorik aurkeztu, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, hala ere, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Sesman, 2008ko ekainaren 16an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0809625