II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MENDABIA
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Herriko alkate udalburuak, 2008ko ekainaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen URI-13 unitatea urbanizatzeko proiektua, Mendabiako Udalak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Mendabian, 2007ko ekainaren 17an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos Zúñiga.
Iragarkiaren kodea: L0809684