II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LEOTZ
Ediktua
Esther Goñi Huarte andreak eta Gloria Iso Pabolleta andreak 1647/2008 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Leozko Udaleko Alkatetzaren 2008ko otsailaren 8ko egintza baten aurka, osoko bilkurako gai zerrendan bi gai berri sartzea erabaki zuelako.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iratxetan (Leotz), 2008ko ekainaren 13an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L0809591