II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LARRAUN
Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
Larraungo Udalak, 2008ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mugiroko 3. sektoreko eta 60. sektoreko planeamendu eta kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Sociedad Lurkaia, S.L. enpresak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23, 24, 25, eta 26. artikuluetan xedatutakoarekin bat, expediente hori jendeaurrean egonen da ikusgai hogei egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, aztertu eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko du Larraungo Udalak, bidezko bada.
Larraunen, 2008ko ekainaren 18an.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L0810862