88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Iparraldeko pasealekuko U.E. 1 unitateko konpentsazio batzordeko estatutuak. Hasierako onespena

Lizarrako Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko maiatzaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea U.E.1 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak, unitatea Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Iparraldeko pasealekuan baitago. Promociones Estella Urbana, S.L.k aurkeztu ditu estatutu horiek.

Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea, Udaleko Hirigintza bulegoan baitago interesdunen esku, jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2008ko ekainaren 16an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0809696