II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CORTES
Ediktua
Cortesko alkate udalburuaren ekainaren 19ko 76/2008 ebazpena. Haren bidez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 48.3 eta 48.4 artikuluetan xedatua bete beharrez eta Miren Karmele Méndez Villagrasak Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz askatasun sindikala eta grebarako oinarrizko eskubidea urratu izanaren kontra paratutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa ikusirik, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igorriko da errekurtso horren espediente osoa; orobat ebatzi da interesduntzat har daitezkeen guztiei horren berri ematea, eta horiek ediktu bidez epatzea, auzitaratu gisa ager daitezen eta azal daitezen bortz eguneko epean.
Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 2008ko ekainaren 16an egin errekerimenduaren berri izanik, 2008ko ekainaren 17an jaso baitzen faxen bidez, eta aditzera ematen baitu Miren Karmele Méndez Villagrasak Eusko Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz administrazioarekiko 02/2008 auzi errekurtsoa paratu duela, eta errekerimenduaren edukiari kasu eginik,
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa.-Delako errekurtsoaren espediente oso eta folioz folio behar bezala zenbakituaren kopia eginbidetua igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira.
Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesa izan dezaketenak azal daitezen eta auzitaratu gisa ager daitezen errekurtsoan, argitaratu eta bortz eguneko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren gainean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Hirugarrena.-Ebazpen hau, auzi eskearen idazkiarekin batean, honako hauei igortzea: Andrés Sánchez Guerrero, María Jesús Izco Ezpeleta, Concepción Riancho Osta, Fermín Sánchez Sebastián, Juan Antonio Belío Faldos, Francisco Zapata Castro, Javier Royo Sánchez, Angel Bernal Magallón, Javier Blasco Mendívil, Juan Manuel Lacosta Escudero, Francisco Javier Royo Sánchez, José Luis Alcazar Andrés, Arturo Redrado Roig, Juan Francisco Alba Arellano eta Luisa Remón Martínez, auzi eskean aipaturik agertzen baitira. Horiek, bortz eguneko epea izanen dute jakinarazpen horren egunetik aitzina, azal daitezen eta errekurtsoan auzitaratu gisa ager daitezen, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Laugarrena.-Auzi honetarako, Ana Muñiz Aguirreurreta auzi honetarako prokuradore izendatzea, eta Juan Tomás Rodríguez Arano, berriz, abokatu, behar den ahalmenaz hornitua.
Borzgarrena.-Ebazpen hau Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira igortzea, eta haren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkura arruntean.
Cortesen, 2008ko ekainaren 19an.-Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0809784