II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ITZALTZU
2008ko ekitaldiko aurrekontuak. Akats zuzenketa
Itzaltzuko Udalak, 2008ko martxoaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2008ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.
Behar den iragarkia 2008ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 14an, eta horren ondotik, jendaurrean egoteko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, delako erabakia behin betikoa bilakatu zen. Zegokion laburpena 2008ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an.
Zenbait akats badirela oharturik, laburpen zuzendua argitaratzen da ondotik:
DIRU-SARRERAK:
A.-Eragiketa arruntak:
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 6.012,88 euro.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 1.291,20 euro.
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 8.805,22 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 17.722 euro.
5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: 3.940,84 euro.
B.-Kapital-eragiketak:
7. kapitulua. Kapital transferentziak: 103.094,35 euro.
8. kapitulua. Finantza-aktiboak: 93.000, 00 euros.
Dirusarrerak, guztira: 233.867,01 euro.
GASTUAK:
A.-Eragiketa arruntak:
1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 5.717,27 euro.
2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 16.264,57 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 19.380,17 euro.
B.-Kapital-eragiketak:
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 192.505,00 euro.
Gastuak, guztira: 233.867,01 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Itzaltzun, 2008ko ekainaren 13an.-Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.
Iragarkiaren kodea: L0809622