88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERBINTZANA

2007ko aurrekontua likidatzeko 2007ko kontuak. Onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Berbintzanako Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak, 2008ko maiatzaren 30ean, adostasun txostena eman duela 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra likidatzeko 2007ko kontuen espedienteaz.

Espedientea osatzen duten agiriak interesdunen eskura daude, idazkaritzan, jendea hartzeko egun eta orduetan, hamabortz egunean egon ere iragarki hau Herriko Etxeko iragarki oholean paratzen denetik aitzina. Epe horretan aztertzen ahalko da, baita erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ere.

Berbintzanan, 2008ko ekainaren 2an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0809632