II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
FALTZES
Ahozko posturen bidezko enkantea
Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikorako dei egiten du, Cabezo bazkalekuko belarrak errentan emateko. Errentamendua 2012ko irailaren 30era arte esleituko da.
Hasierako prezioa urteko: 3.252 euro; azalera: 566,9 hektarea inguru.
Enkantea Udaletxean eginen da, 2008ko uztailaren 30ean, 12:00etan.
Enkantean parte hartzeko, 65 euro pausatu beharko dira Udal Diruzaintzan, behin-behineko fidantzatako.
Baldintza-agiria Udal Idazkaritzan dago interesdunek azter dezaten.
Faltzesen, 2008ko ekainaren 30ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.
Iragarkiaren kodea: L0810425