II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
URZAINKI
Plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Urzainkiko Udalak, 2008ko ekainaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat, 2008. urteko plantilla organikoan, hain zuzen ere lansari osagarriak egokitzeko martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuan xedatutakoari (2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 31koa).
Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, 236. artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat.
Urzainkin, 2008ko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, José María Baines Conget.
Iragarkiaren kodea: L0810245