I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
604/2008 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearena, María Esther Chic Marcellán andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Identifikazio Fiskaleko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,
EBATZI DUT:
1. María Esther Chic Marcellán andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Identifikazio Fiskaleko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileen Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari.
Iruñean, 2008ko ekainaren 17an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.
Iragarkiaren kodea: F0809746