II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
CASTEJON
Aldaketa, hautetsien ordainsarietan
TAOLen 75. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Castejongo Udalak, 2008ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Erabaki da:
1. Aldaketa onestea Udalbatzako kideen ordainsarietan, beren karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte ordain gisara eta, beraz, honako hauendako diru sari hau finkatzea:
-Olga Mesa Romeo, zinegotzi delegatua baita: 600 euro hilabetean.
-José Escribano Ustáriz, zinegotzi delegatua baita: 500 euro hilabetean.
-Pablo Navascués Sesma, zinegotzi delegatua baita: 500 euro.
2. Udalbatzako kideendako (alkate eta zinegotziak) diru sariak mantentzea, Osoko Bilkuraren, Gobernu Batzarraren eta informazio batzordeen bilkuretara joateagatik.
3. Diru sari horiek gastuen kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.
4. Erabaki honek 2008ko maiatzaren 5etik aitzina izanen ditu ondorioak eta aldatu egiten ditu 2007ko ekainaren 26ko bilkuran hartutako erabakiak.
5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Castejonen, 2008ko ekainaren 17an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L0809705