88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BURLATA

Lehen alkateordearen ukoa erabateko dedikazioaren araubideari

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2008ko ekainaren 19an. Hona hemen testua:

1.-José Manuel Urroz Barasoain jaunak erabateko dedikazioaren araubideari egindako ukoa, 2008ko ekainaren 11koa, onestea, 2008ko uztailaren 1etik aitzina eragina izan dezan.

2.-Erabaki hau José Manuel Urroz Barasoain jaunari jakinaraztea, jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udalaren iragarki oholean argitaratzeko agintzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluko ondorioetarako.

4.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Burlatan, 2008ko ekainaren 19an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0809850