88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

La Playa delako S-10 sektoreko plan partziala. Hasierako onespena

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2008ko ekainaren 18an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea La Playa delako S-10 sektorean Ruiz Miguel, S.A.k sustaturiko plan partziala.

Espedientea Udalaren bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Orkoienen, 2008ko ekainaren 18an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0809741