88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LERIN

Aldaketa puntuala Leringo udal planean. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2008ko ekainaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Udal Planean, 1. poligonoko 558 eta 559. lurzatiei dagokienez, Cofradía karrikako 2an eta Puentecilla del Vino karrikako 4 eta 6an. Sustatzailea Miguel Cruz Ricarte da, eta prestatzailea, berriz, Edurne Gorosquieta Guembe arkitektoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; bitarte horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak 74 artikuluari buruz xedatua aplikatzeko.

Lerinen, 2008ko ekainaren 19an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0809779