II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LERIN
Aldaketa puntuala Leringo udal planean. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2008ko apirilaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planean aldaketa puntuala egiteko testu bategina, Mayor karrikako 34tik 56ra bitarteko zenbakietako eraikuntzen garaierak araupetu beharrez. Sustatzailea Inmoinversiones Navarra, 2000 S.L. da, eta prestatzailea, berriz, Juan Diego Cerdán Sansuan arkitektoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; bitarte horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluak 74 artikuluari buruz xedatua aplikatzeko.
Lerinen, 2008ko ekainaren 19an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L0809778