II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LAKUNTZA
Lakuntako Musika Eskolako Estatutuak eta Erregelamendua. Hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2008ko maiatzaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Lakuntzako Udalaren San Saastin Musika Eskola arautuko duten Estatutuak eta Erregelamendua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hogeita hamar egun baliodunetan egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edota oharrak aurkez ditzaten.
Lakuntzan, 2008ko ekainaren 13an.-Alkatea, José Ramón Garín Lizarraga.
Iragarkiaren kodea: L0809639