II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ETXARRI ARANATZ
Musika Eskolaren estatutuetako eta barne funtzionamenduaren araubideko aldaketak. Behin betiko onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkura berezian, behin betikoz onetsi zituen Musika Eskolaren estatutu orokorretako eta barne araubideko aldaketak. Martxoaren 14an onetsi ziren hasiera batez, baita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ere, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Hona hemen onetsitako aldaketak:
1.-Musika Eskolaren barne funtzionamenduaren araubidea
-II. kapitulua.-5. artikulua. "Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak hautatu eta izendatuko du ikastetxeko zuzendaria, eta Musika Eskolako Gobernu Batzordeak berretsiko" dioen tokian, honako hau behar du: "Irakasleen Klaustroak proposatuko du ikastetxeko zuzendaria, Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak izendatuko du eta Musika Eskolako Gobernu Batzordeak berretsiko".
-III. kapitulua.-12. artikulua. Lehen deus ez zen tokian, orain, letra etzan lodian, honako hau ageri da: "Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak 2003/03/19an proposatuta, gurasoekin hiru hilean behineko bilera egitea erabaki da ebaluazio akademikorako (ikastordu bat)"; estatutuetan azaltzen ez bazen ere, data horretatik aplikatzen zen.
-III. kapitulua.-14. artikulua. Lehen deus ez zen tokian honako hau jartzen du: "Irakasle bakoitzak irakastordu ez direnen eskubidea izanen du, eta honela banatuko dira: 30 ordu; 25 irakastordu izanen dira eta 5 bestelakoak", nahiz ordu banaketa hori 2000 urtetik aplikatu.
-III. kapitulua.-15. artikulua. Irakasleen betebeharrak. Honako puntu hau erantsi da: "Urtean gutxienez ere bi kontzertu prestatu eta haietan bertaratzea, Eguberrietako eta Ikasturte bukaerako kontzertuak alegia".
-III. kapitulua.-19. artikulua. Matrikulazioa. Deuseztapenak. Honako puntu hau erantsi da: "Matrikula deuseztea: matrikula deuseztatzeko, abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da eskabidea, bestela ikasturteari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko baitira".
-IV. kapitulua.-25. artikulua. "Irailaren 15etik ekainaren 15a arte emanen zaie klasea ikasleei" zioen tokian honako hau jarri behar du: "Irailaren lehen hamabostalditik ekainaren lehen hamabostadi arte emanen zaie klasea ikasleei, Kudeaketa Pedagogikoaren Batzordeak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak onesten duen eskola egutegiaren arabera".
-IV. kapitulua.-25. artikulua. "20 ikasle gehienez eta 10 gutxienez gela bakoitzeko" zioen tokian honako hau jarri behar du: "16 ikasle gehienez ere, hastapenean izan ezik, non 9 izanen baitira. Gutxienez 6 ikasle izanen dira gelan".
-IV. kapitulua.-25. artikulua. "3. eta 6. maila bukatzean, ikasleek ziklo bukaerako azterketa gainditu beharko dute" zioen tokian, "Gainditutakoan, diploma egiaztatzailea emanen da" gehitu behar da.
2.-Musika Eskolaren estatutu orokorra.
-9. artikulua. "Kudeaketa operatibo eta ekonomikoaren txostena onestea" dioen tokian, "Urteko kudeaketa operatibo eta ekonomikoaren txostena prestatu eta onestea" esan behar du.
-12. artikulua. Gobernu Batzordea deitu beharrean, Tokiko Gobernu Batzarra deituko da. Hiru milioi pezetaren ordez hemezortzi mila euro jarri da.
-16. artikulua. Honela dio: "Langileak kontratatzeko proposamena Gobernu Batzordeari"; eta honela behar du: "Langileak INEMeko zerrenden bidez kontratatzeko proposamena Gobernu Batzarrari".
Etxarri Aranatzen, 2008ko ekainaren 16an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L0809759