88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Los Llanosko parkeko babes eta erabileren plan bereziko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko ekainaren 12an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Los Llanosko parkeko babes eta erabileren plan bereziko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 217. lurzatiari dagokiona, San Benitoren komentua izandakoaren orubean, Lizarrako Los LLanos pasealekuan, museo etnografikoa ezarri ahal izateko.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.4 eta 74. artikuluekin bat, hogei egunez egonen da jendaurrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lizarran, 2008ko ekainaren 13an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0809697