II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BERBINTZANA
Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2008ko maiatzaren 22an egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa: egiturazko zenbait determinazio dira, José Santiago de Esteban de Esteban jaunak sustaturik, Francisco Xavier Garraus Esparza arkitektoak prestatutako proiektuaren arabera.
Proposatu den aldaketa xehakatuak hirigintza aprobetxamendua handitzea dakar, 0,65 m²/m²-koa izan dadin Berbintzanako Kale Nagusiaren 57an, hau da, 4. poligonoko 601. lurzatian.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan 74.ari buruz adierazitakoari jarraituz, hilabetez egonen da jendaurrean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berbintzanan, 2008ko ekainaren 2an.-Alkatea, Pascual García Bueno.
Iragarkiaren kodea: L0809634