88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko aldaketa puntual xehakatuaren espedientea, abeltzaintza intentsibo eta estentsiboko eraikinen ezaugarriei buruzkoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2008ko ekainaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa puntualaren espedientea, abeltzaintza intentsibo eta estentsiboko eraikinen ezaugarriei buruzkoa, Jesús Ocho Jurío jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunek jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2008ko ekainaren 17an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0809635