II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALTSASU
Altsasuko udal-eskolaren estatutuen aldaketa. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2008ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Altsasuko Udalaren Musika Patronatuaren estatutuen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, Altsasuko Udalaren Musika Patronatuaren estatutuen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Altsasun, 2008ko ekainaren 5ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: L0809628