88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

117/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, María Angeles Ayúcar Echarri andrea Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuko Antolamendu Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du atalburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. María Angeles Ayúcar Echarri andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuko Antolamendu Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu honen berri ematea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 16an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0809597