I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
189/2008 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Antsoaingo "Ezkaba" eta Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako unitateak banandu eta unitate horiek Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxiki dira.
Nafarroako Gobernuaren 2007ko ekainaren 18ko erabakiaren bidez Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa sortu zen, eta 'Iruña-Txantrea" 14. barrutian sartu, Antsoain, Artika eta Iruñeko gaztelaniazko ikasleak eskolatzeko.
Aipatu erabakiaren 2. idatz-zatiak xedatzen du Nafarroako Gobernuak zehaztuko duela ikastetxearen osaera juridiko-administratiboa, eskaini behar den hizkuntza maila edo eskaintza bakoitzeko.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoen, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluak xedatzen du Hezkuntza Departamentuak, irakaskuntzaren plangintzaren arabera, foru dekretu horretan aipatzen diren ikastetxeetan unitateak sortzea edo kentzea baimendu ahalko duela, baliabideen erabilpen egokia eta irakaskuntzaren kalitatea bermatze aldera.
Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko txostenarekin bat, Antsoaingo "Ezkaba" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko A/G ereduko ikasleen 14 unitateak banandu dira, zehazki Haur Hezkuntzako 2 eta Lehen Hezkuntzako 14, Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.
Halaber, Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko A/G ereduko ikasleen 3 unitateak banandu dira, Lehen Hezkuntzakoak, Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 51. artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Antsoaingo "Ezkaba" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko A/G ereduko ikasleen 14 unitateak banantzea, zehazki Haur Hezkuntzako 2 eta Lehen Hezkuntzako 14, Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.
2. Halaber, Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko A/G ereduko ikasleen 3 unitateak banantzea, Lehen Hezkuntzakoak, Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.
3. Antsoaingo "Ezkaba" eta Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako unitateen banantzeak ukitutako langileak, ikastetxe horietan behin betiko destinoa dutenak, Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikiko zaizkio. Erabakiak 2008ko uztailaren 1etik aurrera izanen du indarra.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuari (Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoa eta Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Antsoaingo "Ezkaba" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari, Iruñeko "Arturo Campión" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari eta Iruñeko "Doña Mayor" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari, behar den ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko ekainaren 10an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F0809641