88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

242/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Angel María Iturralde García jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Angel María Iturralde García jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 17an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0809636