88. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

222/2008 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa ezartzen duena 2008-2009 ikasturterako.

Erdi mailako heziketa ziklo bat gainditurik, ikasketa arautuak egiten jarraitu nahi izanez gero, Batxilergoa egin daiteke eta, ondoren, goi mailako heziketa ziklo bat.

Era berean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoarekin bat, hemezortzi urte beterik izan eta teknikari titulua dutenek goi mailako ziklo bat egin dezakete, sarrera proba gaindituz gero.

Prestakuntza ikastaro honen bitartez ikasleen lanbide gaitasunak osatu nahi dira Batxilergoko oinarrizko edukiekin eta heldutasunarekin, eta goi mailako lanbide heziketako ikasketak egiteko aukera eman, horretarako behar den prestakuntza lortzeko baliabideak jarriz.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena egin du, 2008-2009 ikasturtean prestakuntza ikastaroa ezar dadin, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak deituta 2009an goi mailako lanbide heziketa zikloetan sartzeko eginen diren probak prestatzeko ikastaroa ezartzea. Ondoko oinarriak izanen ditu:

OINARRIAK

Aplikazio eremua

1. Ebazpen honetako xedapenak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendu eta ebazpen honen 32. puntuan zehaztutako ikastaroei aplikatuko zaizkie.

Ezaugarri orokorrak

2. Ikasleen heldutasuna garatzea izanen da prestakuntza ikastaroaren helburua, Batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak probarako deialdia eginen du, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluan xedatutakoarekin bat.

3. Prestakuntza ikastaroa ikasturte batekoa izanen da eta astean 30 irakastordu izanen ditu.

4. Irakasgaiak ezin dira baliozkotu Batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarrera probarako prestakuntza-balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.

5. Prestakuntza ikastaroak, lanbide sektoreen arabera, hiru modalitate hauek izanen ditu:

a) Teknologia.

b) Gizarte Zientziak.

c) Osasun Zientziak.

6. Ikastaroek, modalitate guztietan, hiru irakasgai komun izanen dituzte, modalitateko lau irakasgai eta aukerako irakasgai bat. 1. eranskinean zehaztuta daude irakasgai horien definizioa, ordutegia eta prestakuntza ikastaroko modalitate bakoitzari lotutako lanbide arlo guztiak.

7. Talde bakoitzak hogeita hamar ikasle izanen ditu, gehienez ere.

8. Aukerako irakasgaiak antolatzeko, taldeak 12 ikasle izan beharko ditu, gutxienez.

9. Irakasgaia atzerriko hizkuntza denean, bi talde eginen dira ordubeteko elkarrizketarako, taldean 25 ikasle edo gehiago badaude.

10. Ikastaroa zein ikastetxetan ematen den, hango gainerako ikasketekin batera hasiko dira eskolak, eta heziketa zikloetan sartzeko 2009ko proben lehenbiziko egunaren bezperan amaituko dira.

Ikastaroaren ordutegia ere ikastetxeko gainerako ikasketena izanen da.

Inskripzioa eta matrikula

11. Prestakuntza ikastaroan matrikulatu ahal izanen dira goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko ikasketa titulurik izan gabe lanbide heziketako teknikari titulua dutenak.

12. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erdi mailako zikloa egin izana frogatzen duten ikasleek IV. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetan eginen dute inskripzioa, 2008ko irailaren 1etik 5era arteko epean, V. eranskineko inskripzio eredua erabiliz.

Gainerako ikasleek epe berean eginen dute inskripzioa, baina VI. eranskineko eredua erabiliz, eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dute (Santo Domingo kalea, 8, Iruña), Eskolatze Batzordeari zuzenduta.

13. Inskripziorako eskabidearekin batera honako agiriak aurkeztuko dira:

-Ikasketa ziurtagiri pertsonala edo kalifikazio liburuaren fotokopia konpultsatua.

-Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarraren identifikazio zenbakiaren, pasaportearen edo bestelako nortasun agiriaren fotokopia konpultsatua.

-Errolda agiria, antzinatasuna adierazten duena.

-Goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartu ahal izateko titulurik ez izatearen zinpeko aitorpena, VII. eranskineko ereduan egina.

14. Inskripzioa irailaren 1etik 5era bitartean eginen da, horretarako prestatuko diren inprimaki ofizialetan.

Onarpen irizpideak eta onartuen zerrendak

15. Laugarren eranskinean aipatzen diren ikastetxeek lehentasun hurrenkera hau ezarriko dute onarpen irizpideak aplikatu aurretik:

a) Teknikari titulua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean 2007-2008 ikasturtean lortu duten ikasleak.

b) Teknikari titulua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean 2007-2008 aurreko ikasturteetan lortu duten ikasleak.

Lehentasun hurrenkera hori ezarririk, ikasleen eskaerak, aurreko multzoetako bakoitzaren barnean, erdi mailako zikloko ikasketa espedienteko batez besteko notaren arabera ordenatuko dira.

Eskatzaileak ordenatu ondoren ikastetxeek onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte irailaren 8an, eta zerrenden aurkako erreklamazioak jarri ahal izanen dira irailaren 8an eta 9an.

Erreklamazioak ebatzitakoan ikastetxeak onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko du irailaren 10ean, eta ikasposturen bat hutsik edo bete gabe geratzen bada horren berri bidaliko dio Eskolatze Batzordeari.

16. Eskolatze Batzordeak ikaspostu hutsak esleituko dizkie ikasposturik lortu ez duten ikasleei, eta behean aipatzen diren ikasleak onartzeko irizpideak aplikatuko ditu, lehentasun hurrenkera honetan:

a) Teknikari titulua beste autonomia erkidego bateko ikastetxe batean 2007-2008 ikasturtean lortu duten ikasleak.

b) Teknikari titulua beste autonomia erkidego bateko ikastetxe batean 2007-2008 aurreko ikasturteetan lortu duten ikasleak.

Lehentasun hurrenkera hori ezarririk, goian aipatutako ikasleen eskaerak multzo bakoitzaren barnean ordenatzeko irizpide hauek erabiliko dira: lehendabizi, urtebetean gutxienez Nafarroan bizi izana frogatzen dutenak, eta bigarrenik, erdi mailako zikloko ikasketa espedienteko batez besteko nota.

Irizpide horiek aplikatu ondoren berdinketa badago, jendaurreko zozketa eginen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren egoitzan.

Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

17. Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, ondokoak aplikatuko dira: abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua (1993ko urtarrilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua (1997ko abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta zein ikastetxetan ematen den ebazpen honetan aipatu ikastaroa, haien Barne Araubideko Erregelamenduan ezarritakoa.

Irakasleak

18. Ikastetxe publikoetan, III. eranskineko taulan irakasgai eta espezialitateen artean ezarritako korrelazioaren arabera zehazten diren irakasleek emanen dituzte irakasgaiak; ikastetxe itunduetan, berriz, espezialitate bakoitzari dagozkion titulazioak eskatuko dira.

19. Irakasleen dedikazioari dagokionez, indarra duen araudian oro har ezarritakoari jarraituko zaio.

20. Taldeak tutore bat izanen du, ikastetxeko gainerako taldeek bezala, tutoretzari buruzko eginkizunak beteko dituena, bere araudian ezarri bezala.

Baliabide materialak eta tokia

21. Batxilergoko ikastetxeek bete beharreko gutxienekoak bete beharko dituzte prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek, eta talde arrunt bat gehiago izanen da espazioak eta instalazioak erabiltzeko orduan, ondorio guztietarako.

Curriculuma eta programazioa

22. Prestakuntza ikastaroa osatzen duten irakasgaien eduki multzoak II. eranskinean ageri dira.

Prestakuntza ikastaroa eskaintzen duten ikastetxeek Urteko Programazio Orokorrean sartu beharko dute ikastaro hori, gutxienez ere honako puntu hauek zehaztuta:

a) Irakasgaien programazio didaktikoen eskema orokorra.

b) Metodologia eta baliabide didaktikoak.

c) Ebaluazioaren printzipio orokorrak, ebazpen honetako 25., 26. eta 27. arauetan ezarritakoa kontuan hartuko dutenak.

d) Antolaketako gaiak eta irakasle eta ikasleen ordutegiak.

23. Irakasgai bakoitzak bere programazio didaktikoa izanen du 2008-2009 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak prestatutako curriculumetan oinarriturik, curriculumeko osagai hauen inguruan:

a) Helburuak.

b) Edukiak.

c) Edukien sekuentziazioa.

d) Unitate didaktikoen eta jardueren banaketa ikasturtean.

e) Metodologia eta baliabide didaktikoak.

f) Ebaluazioa eta errekuperazioa.

24. Ikastetxeak, zuzendaritza eta koordinazio organoen bitartez, ikastaroaren koordinazioa eta barne jarraipena eginen du, eta ikastaroaren funtzionamendua hobetzeko neurriak hartuko ditu, ebazpen honen esparruan.

Ebaluazioa

25. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak zehazten dituen ikasketen ebaluazioaren antzekoa izanen da prestakuntza ikastaroarena ere. Irakasgai bakoitzaren kalifikazioa zenbaki bidezkoa izanen da, hots, 0tik 10era bitartekoa, hamarrenik gabe, ikasturteko azken batez bestekoa izan ezik, hori hamarren bateko zehaztasunez eman baitaiteke.

Ebaluazioa 2009ko maiatzaren 23tik maiatzaren 30era bitartean eginen da.

Ikastetxeetako zuzendaritza eta koordinazio organoek ebaluazioaren emaitzei buruzko txostenak eginen dizkiete familiei.

26. Prestakuntza ikastaroa behin bakarrik egiten ahal da. Behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiengatik matrikulari uko egiten bazaio, zilegi da errepikatzea, bi baldintza hauek betetzen badira:

a) Eskatutako ikastaroan ikaspostu hutsak egotea.

b) Zein ikastetxetan ematen den baja, hango zuzendariak adostasun txostena egitea.

Matrikula deuseztatzeko arrazoiak eta prozedura heziketa zikloetako berberak izanen dira.

27. Heziketa zikloetan sartzeko proben Epaimahai Koordinatzaileak kontuan hartuko du prestakuntza ikastaroaren aprobetxamendu akademikoa, 29. arauan ezartzen den moduan.

Sarrera probak

28. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak 2009ko ekainean antolatuko dira, eta Hezkuntza Departamentuak onesten duen araudi berariazkoa izanen dute.

29. Abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoa kontuan izanik, sarrera probaren emaitzak honela baloratuko dira:

-Probaren azken kalifikazioa kalkulatuko da zati bakoitzean gutxienez 4 puntu lortzen badira, eta hauen batez besteko aritmetikoa izanen da, bi hamarrenekin emanen dena. Gutxienez 5 puntu lortu beharko dira kalifikazio positiboa izateko.

-Prestakuntza ikastaroa egin dutenentzat, sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, aurreko lerroaldean aipatutako batez besteko aritmetikoari ikastaroan lortutako kalifikazioa 0,15 koefizientearekin biderkatuta ateratzen den puntuazioa gehitu beharko zaio.

30. Probaren arlo, zati edo atal batzuetan salbuespenak aplikatzeko irizpideak ezarriko dira 2009ko sarrera probak arautuko dituen ebazpenean.

31. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, egindako probaren modalitatearekin zerikusia duten lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloak egin ahal izanen dira, VIII. eranskinean adierazitakoaren arabera.

Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin duten ikasleentzat 4 ikaspostu gordeko dira. Eskatzaileen kopurua eskaintzen diren ikaspostuena baino handiagoa bada, sarrera proban lortutako nota handienetik txikienera ordenatuko dira ikasleak. Proban lortutako kalifikazioaren zenbakizko balioa jakiterik ez badago ziurtagirian "gai" hutsa jaso delako, 5,5 puntuko balioa emanen da.

Berdinketarik izanez gero, ondoko irizpideei jarraikiz hautsiko da:

Lehena.-Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestatzeko ikastaroan izandako batez besteko nota handienetik txikienera.

Bigarrena.-Egin nahi duten heziketa zikloarekin lotura duen lanbide eremu batean urtebete baino gehiagoko lan esperientzia dutela frogatzen dutenak.

Hirugarrena.-Edozein produkzio sektoretan urtebetetik gorako lan esperientzia dutela frogatzen dutenak.

Ikastetxe baimenduak

32. Hezkuntza Departamentuak ebazpen honetan arautzen den prestakuntza ikastaroa 2008-2009 ikasturtean emateko baimendu dituen ikastetxeak IV. eranskinean ageri dira.

33. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ikastaroen jarraipena eta ebaluazioa eginen ditu.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.

3. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegoari eta prestakuntza ikastaroa emateko baimena duten ikastetxeei.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 11n.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsi- tateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

I. ERANSKINA

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Irakasgai komunak Hizkuntza eta literatura: 4 ordu

Historia: 4 ordu

Atzerriko hizkuntza: 4 ordu

Modalitateko irakasgaiak Matematika: 4 ordu

Fisika eta kimika: 4 ordu

Teknologia industriala: 4 ordu

Marrazketa teknikoa: 4 ordu

Aukerako irakasgaia (2 ordu, bat aukeratu) Informatika.

Mekanika.

Elektroteknia.

(Irakasgaia emateko instalazio edo baliabiderik ez badago, ordu horiek edozein irakasgai komun edo

modalitateko irakasgai indartzeko erabili ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera)

Asteko ordutegia: 30 ordu

GIZARTE ZIENTZIETAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Irakasgai komunak Hizkuntza eta literatura: 4 ordu

Historia: 4 ordu

Atzerriko hizkuntza: 4 ordu

Modalitateko irakasgaiak Gizarte zientziei aplikatutako matematika: 4 ordu

Ekonomia eta enpresa: 4 ordu

Administrazio eta kudeaketako oinarriak: 4 ordu

Informatikako aplikazioak: 4 ordu

Aukerako irakasgaia (2 ordu, bat aukeratu) Psikologia

Adierazpen eta komunikazio teknikak

Atzerriko bigarren hizkuntza

(Irakasgaia emateko instalazio edo baliabiderik ez badago, ordu horiek edozein irakasgai komun edo

modalitateko irakasgai indartzeko erabili ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera)

Asteko ordutegia: 30 ordu

OSASUN ZIENTZIETAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Irakasgai komunak Hizkuntza eta literatura: 4 ordu

Historia: 4 ordu

Atzerriko hizkuntza: 4 ordu

Modalitateko irakasgaiak Lurraren eta ingurumenaren zientziak: 4 ordu

Biologia: 4 ordu

Gizarte zientziei aplikatutako matematika: 4 ordu

Kimika eta fisika: 4 ordu

Aukerako irakasgaia (2 ordu, bat aukeratu) Gorputz hezkuntza.

Osasun eta laguntza arloko oinarriak.

Adierazpen eta komunikazio teknikak.

(Irakasgaia emateko instalazio edo baliabiderik ez badago, ordu horiek edozein irakasgai komun edo

modalitateko irakasgai indartzeko erabili ahalko dira, ikastetxearen irizpidearen arabera)

Asteko ordutegia: 30 ordu

"Laneko arriskuei aurrea hartzea" izeneko goi mailako heziketa zikloak zuzeneko lotura du prestakuntza ikastaroaren hiru modalitateekin eta, beraz, lanbide

sektore guztiekin.

II. ERANSKINA

Prestakuntza ikastaroko irakasgaien edukiak

MODALITATE GUZTIETARAKO IRAKASGAI KOMUNAK

.Hizkuntza eta literatura.

1.-Komunikazioa eta hizkuntza.

2.-Testua.

3.-Zientziaren eta teknikaren hizkuntza.

4.-Administrazioaren hizkuntza.

5.-Diskurtso humanistikoa.

6.-Ortografia praktikoa.

7.-Testuak aztertzea eta iruzkintzea.

.Historia.

1.-Europa Erregimen Zaharrean.

2.-Industri iraultza eta kapitalismoa.

3.-Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europan.

4.-Gizarte mugimendu berriak.

5.-Europaren nagusitasuna munduan.

6.-Lehen Mundu Gerra.

7.-Sobietar iraultza eta ESSB.

8.-1929ko krisialdia eta munduko depresio ekonomikoa.

9.-Totalitarismoen gorakada.

10.-Bigarren Mundu Gerra.

11.-Gerra hotza eta blokeen politika (1945-1989).

12.-Deskolonizazioa eta Hirugarren Mundua.

13.-Mundu kapitalistaren bilakaera.

14.-Sobietarren eraginpean: mundu komunista.

15.-Munduaren ordena berria 1989az geroztik. Mundu bipolarraren amaiera. Integrismo musulmana. Iberoamerika.

.Atzerriko hizkuntza.

1.-Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea.

2.-Ahozko eta idatzizko testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.

3.-Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.

4.-Hizkuntzaren elementu soziokulturalak.

MODALITATEKO IRAKASGAIAK ETA AUKERAKOAK

Zientzia eta teknologia

Modalitateko irakasgaiak.

.Matematika.

1.-Aritmetika.

2.-Aljebra.

3.-Trigonometria.

4.-Triangeluak.

5.-Bektoreak.

6.-Zuzenaren azterketa.

7.-Zirkunferentziaren azterketa.

8.-Funtzioak.

9.-Limiteak eta deribatuak.

10.-Integrazioa.

.Fisika eta kimika.

1.-Zientzia esperimentalen hasierako ezagupena.

2.-Mugimendua.

3.-Estatika.

4.-Dinamika.

5.-Presioa.

6.-Lana, energia, beroa.

7.-Kimikari buruzko oinarrizko ideiak.

8.-Erreakzio kimikoak.

.Teknologia industriala.

1.-Baliabide energetikoak.

2.-Materialak.

3.-Metrologia.

4.-Fabrikazio prozedura.

5.-Makina eta sistemetako elementuak.

.Marrazketa teknikoa.

1.-Geometria metriko aplikatua.

2.-Loturak.

3.-Irudikatzeko sistemak.

4.-Normalizazioa.

Aukerako irakasgaiak.

.Informatika.

1.-Informatikaren atarikoak.

2.-Informazioa eta haren adierazpena. Kodetzea.

3.-Oineko plaka. Elikatze-iturriak.

4.-Prozesatzeko unitate zentrala - Mikroprozesadorea.

5.-RAM - ROM - CMOS memoria-unitateak.

6.-Txartel grafikoak - Monitoreak.

7.-Biltegi unitateak: disko gogorrak, diskete-unitateak.

8.-Unitate mugigarriak: CD-ROM / DVD ROM-Multimedia.

9.-Inprimaketa-unitateak: inprimagailuak.

10.-Windows XP sistema eragilea.

11.-Word 2000 testu-prozesadorea.

12.-Excel 2000 kalkulu-orria.

13.-Internet eta posta elektronikoa.

.Elektroteknia.

1.-Oinarrizko kontzeptu eta fenomeno elektrikoak eta neurri elektroteknikoak.

2.-Kontzeptu eta fenomeno elektromagnetikoak.

3.-Zirkuitu elektrikoak.

4.-Makina elektrikoak.

.Mekanika.

1.-Gorputzen oreka.

2.-Materialen erresistentzia.

3.-Makinak eta mekanismoak.

4.-Fluidoen mekanika.

Gizarte zientziak

Modalitateko irakasgaiak.

.Gizarte zientziei aplikatutako matematika

1.-Zenbakizko multzoak.

2.-Adierazpen aljebraikoak. Polinomioak.

3.-Zatiki aljebraikoak.

4.-Ekuazioak.

5.-Ekuazio sistemak.

6.-Inekuazioak eta inekuazio sistemak.

7.-Funtzioen atarikoak.

8.-Funtzio aljebraikoak.

9.-Estatistikaren atarikoak.

.Ekonomia eta enpresa.

1.-Enpresa eta bere ingurunea.

2.-Enpresaren forma juridikoak.

3.-Enpresako zuzendaritza (administrazio) prozesua.

4.-Antolaketako eginkizuna.

5.-Motibazioa eta komunikazioa.

6.-Enpresaren ondarea.

7.-Analisi finantzariorako bitartekoak.

8.-Analisi ekonomikorako bitartekoak.

9.-Inbertsio kontzeptua. Inbertsioak hautatzeko metodoak.

10.-Enpresa estrategia. Marketing plana.

.Administrazio eta kudeaketako oinarriak.

1.-Zuzendaritza, idazkaritza eta artxiboa.

2.-Administrazio arloa.

3.-Hornidura arloa.

4.-Merkaturatze arloa.

5.-Finantzaketa arloa.

6.-Langileria arloa.

.Informatikako aplikazioak.

1.-Informatikaren atarikoak.

2.-Hardwarea.

3.-Sistema eragileen atarikoak. Motak eta funtzioak.

4.-Windows XP sistema eragile multiatazari buruzko atarikoak.

5.-Windowsen arakatzailea: Fitxategien eta direktorio/karpeten sistema.

6.-Sistemaren tresnak: diskoen kudeaketa.

7.-Kontrol panela. Oinarrizko konfigurazioa.

8.-Trinkotzeko bitartekoak.

9.-Antibirusak.

10.-Word 2000 testu-prozesadorea.

11.-Excel 2000 kalkulu-orria.

12.-Access 2000 datu-base kudeatzailea.

13.-Interneti buruzko atarikoak.

14.-Posta elektronikoa. Outlook Express.

Aukerako irakasgaiak.

.Atzerriko bigarren hizkuntza.

1.-Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea.

2.-Ahozko eta idatzizko testuen ulermen orokorra eta berariazkoa.

3.-Komunikazio gaitasunaren osagaiak: osagai funtzionalak, elementu morfosintaktikoak, elementu lexikoak, diskurtsoaren osagaiak, elementu estrategikoak.

4.-Hizkuntzaren elementu soziokulturalak.

.Psikologia.

1.-Giza portaeraren azalpen psikologikoa.

2.-Giza portaeraren oinarri biologikoak.

3.-Prozesu biologikoak.

4.-Gizabanakoen portaera.

5.-Portaera soziala. Gizarteratzea.

.Adierazpen eta komunikazio teknikak.

1.-Komunikazioaren eginkizuna gizakietan.

2.-Pertsona eta komunikazioa.

3.-Komunikazio prozesua.

4.-Komunikazio motak.

5.-Adierazpen hizkuntza motak.

6.-Hizkuntza, hitzezko adierazpena eta hitzik gabeko adierazpena.

7.-Hizkuntza eta keinu-adierazpena.

8.-Hizkuntza eta adierazpen plastikoa.

9.-Hizkuntza eta musika-adierazpena.

10.-Gizakien bizitzan adierazpen mota desberdinek duten funtzio nagusia eta zehatza.

Osasun zientziak

Modalitateko irakasgaiak.

.Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

1.-Ingurumena eta gizateria.

2.-Izaki bizidunen sailkapena.

3.-Lurreko sistemak eta beren harremanak.

4.-Ekosistemak eta beren funtzionamendua.

5.-Gizateriaren eta naturaren arteko harremanak.

.Biologia.

1.-Biziaren oinarri kimikoak.

2.-Biziaren jatorria.

3.-Homeostasia.

4.-Biziaren ezaugarriak.

5.-Biziaren jarraitutasuna.

.Gizarte zientziei aplikatutako matematika.

1.-Zenbakizko multzoak.

2.-Adierazpen aljebraikoak. Polinomioak.

3.-Zatiki aljebraikoak.

4.-Ekuazioak.

5.-Ekuazio sistemak.

6.-Inekuazioak eta inekuazio sistemak.

7.-Funtzioen atarikoak.

8.-Funtzio aljebraikoak.

9.-Estatistikaren atarikoak.

.Kimika eta fisika.

1.-Teoria atomiko-molekularra.

2.-Eredu atomikoak.

3.-Sistema periodikoa.

4.-Lotura kimikoak.

5.-Produktu kimikoak eta beren disoluzioak.

6.-Erreakzioetako aldaketa materialak.

7.-Karbono-atomoa eta hidrokarburoak.

8.-Funtzio-taldeak.

9.-Zientzia eta haren metodoa.

10.-Zinematika.

11.-Dinamika.

12.-Energia.

13.-Elektrizitatea.

Aukerako irakasgaiak.

.Osasun eta laguntza arloko oinarriak.

1.-Osasuna eta ezaugarri baldintzatzaileak.

2.-Eritasunen alderdi sozialak eta garrantzi sozialeko eritasunak.

3.-Laguntza soziosanitarioa etapa biologiko zehatzetan.

4.-Pertsonekin lan egitea: alderdi oinarrizkoak eta diferentzialak.

5.-Osasun hezkuntza.

.Gorputz hezkuntza.

1.-Egoera fisikoa eta osasuna.

-Egokitzapen fisiko pertsonala, balorazioa, plangintza. Osasuna eta bizimodu aktiboa.

-Lesioak, elikadura, erlaxazioa.

2.-Kirol jarduerak.

-Kirol instituzionalizatua eta jostetakoa.

-Haren alderdien praktika, azterketa, balorazioa, antolaketa.

3.-Adierazpena eta komunikazioa.

-Gorputza eta bere lengoaia.

-Gorputz konposizioak egin eta antzeztea.

-Jarduerak: gorputz adierazpena, erritmoa, dantza, aerobica.

.Adierazpen eta komunikazio teknikak.

1.-Komunikazioaren eginkizuna gizakietan.

2.-Pertsona eta komunikazioa.

3.-Komunikazio prozesua.

4.-Komunikazio motak.

5.-Adierazpen hizkuntza motak.

6.-Hizkuntza, hitzezko adierazpena eta hitzik gabeko adierazpena.

7.-Hizkuntza eta keinu bidezko adierazpena.

8.-Hizkuntza eta adierazpen plastikoa.

9.-Hizkuntza eta musika-adierazpena.

10.-Gizakien bizitzan adierazpen mota desberdinek duten funtzio nagusia eta zehatza.

III. ERANSKINA

Irakasleak

Hizkuntza eta literatura

Gaztelania eta literatura

Historia

Geografia eta historia

Atzerriko hizkuntza

Ingelesa

Matematika

Matematika

Gizarte zientziei aplikatutako matematika

Matematika

Gorputz hezkuntza

Gorputz hezkuntza

Fisika eta kimika

Fisika eta kimika

Teknologia industriala

-Fabrikazio mekanikoaren teknologia, antolaketa eta proiektuak

-Ibilgailuen mantentze-lanen antolaketa eta prozesuak

-Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak, sistema elektronikoak

Elektroteknia/Mekanika

-Fabrikazio mekanikoaren teknologia, antolaketa eta proiektuak

-Ibilgailuen mantentze-lanen antolaketa eta prozesuak

-Energia sistemen antolaketa eta proiektuak

-Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

-Sistema elektronikoak

Ekonomia eta enpresa

-Ekonomia

-Enpresen administrazioa

-Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-LPO.

Informatikako aplikazioak

Informatika

-Merkataritzako prozesuak

-Kudeaketa administratiboko prozesuak

-Informatikako sistema eta aplikazioak

Osasun eta laguntza arloko oinarriak

-Osasun arloko prozesuak

-Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

Osasun eta laguntza prozedurak

Marrazketa teknikoa

-Teknologia

-Marrazketa

-Eraikin zibilak eta eraikuntza

-Zurgintza eta altzarigintzako prozesuak eta produktuak

-Eraikuntza proiektuen bulegoa

-Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa

Informatika

Informatika

-Ekipo elektronikoak

-Instalazio elektroteknikoak

-Informatikako sistema eta aplikazioak

Administrazio eta kudeaketako oinarriak

Enpresen administrazioa

Kudeaketa administratiboko prozesuak

Kimika eta fisika

-Fisika eta kimika

-Industriako analisia eta kimika

-Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

-Prozesuko lanak

-Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

Lurraren eta ingurumenaren zientziak

-Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak

-Industriako analisia eta kimika

-Biologia eta geologia, fisika eta kimika.

Diagnostiko kliniko eta ortoprotesikoen prozedurak

Psikologia

Gizartean eta komunitatean esku hartzea, LPO

Komunitatearentzako zerbitzuak

Adierazpen eta komunikazio teknikak

Gizartean eta komunitatean esku hartzea

Komunitatearentzako zerbitzuak

Biologia

Diagnostiko klinikoen prozesuak eta produktu ortoprotesikoak, Osasun arloko prozesuak, Biologia eta geologia

(*) Lanbide Heziketaren Zerbitzuak baimena eman ahalko du, antolaketa arrazoiak medio, taula honetan ageri diren irakasgaiak antzeko espezialitateetako irakasleek emateko.

IV. ERANSKINA

Prestakuntza ikastaroa emateko baimena duten ikastetxeak

"M.ª Ana Sanz" BHI* Gizarte zientziak* 30 1

"Sanitaria" BHI Osasun zientziak 30 1

"Donapea" LHIK** Zientzia eta teknologia** 30 1

Gizarte zientziak 30 1

"Virgen del Camino" LHIK Zientzia eta teknologia 60 2

"Donibane" BHI Zientzia eta teknologia 30 1

"Tafallako Politeknikoa" BHI Zientzia eta teknologia 20 1

Gizarte zientziak 10

"ETI" LHIK Zientzia eta teknologia 30 1

Gizarte zientziak 20 1

Osasun zientziak 10

"Politeknikoa" BHI Zientzia eta teknologia 20 1

Gizarte zientziak 10

"Ibaialde" BHI Osasun zientziak 30 1

(*) Ikastetxe honek Gizarte Zientzien modalitatea atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) eskainiz antolatuko du.

(**) Ikastetxe honek Zientzia eta Teknologiako modalitatea atzerriko hizkuntza (frantsesa edo ingelesa) eskainiz antolatuko du.

"Salesianos" BHIP Zientzia eta teknologia 30 1

"Cuatrovientos" BHIP Gizarte zientziak 30 1

"M.ª Inmaculada" BHIP Osasun zientziak 15 1

Gizarte zientziak 15 -

V. ERANSKINA

VI. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko inskripzioa, teknikari titulua edo parekoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko ikastetxeetan lortu dutenentzat

Datu pertsonalak

1. deitura. 2. deitura. Izena NAN/AIZ

Jaioteguna:

Helbidea: PK - Herria Probintzia Telefonoa

kalea, plaza

ADIERAZTEN DU: Noiz eta non lortu duen teknikari titulua edo parekoa:

Ikasturtea:

Ikastetxea:

Autonomia erkidegoa:

ESKATZEN DU: Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan inskriba dezatela, modalitate honetan:

Ikastetxe honetan:

f Zientzia eta teknologia

f Gizarte zientziak

f Osasun zientziak

....................(e)n, 2008ko ........................aren ......(e)an.

ESKOLATZE BATZORDEKO BURUA.

VII. ERANSKINA

Zinpeko aitorpena

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probarako prestakuntza ikastaroa.

........................jaunak/andreak, ....................... NANa duenak, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probarako prestakuntza ikastaroan izena emateko eskaera egin duenak,

ZIN EGINEZ EDO HITZEMANEZ ADIERAZTEN DU

Eskaera hori egin duen unean ez duela goi mailako lanbide heziketa zikloetan zuzenean sartu ahal izateko titulurik1.

....................(e)n, 2008ko .............aren .......(e)an.

Interesduna

(1) Goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartu ahal izateko, ondoko titulu hauetakoren bat behar da, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 21. artikuluan eta 7. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (2007ko urtarrilaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala):

-Batxiler titulua.

-Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren kurtsoa gainditua izatea

-Unibertsitatera bideratzeko ikasturtea edo unibertsitate aurrekoa gainditua izatea

-Teknikari espezialistaren titulua, goi mailako teknikari titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste bat.

-Unibertsitateko tituluren bat edo baliokidea.

VIII. ERANSKINA

Egindako proba modalitatetik zein lanbide arlotara iristen ahal den

Zientzia eta teknologia -Nekazaritzako jarduerak (**) / Nekazaritza

-Itsaso eta arrantzako jarduerak / Itsasoa eta arrantza

-Arte grafikoak

-Komunikazioa, irudia eta soinua / Irudia eta soinua

-Eraikuntza eta obra zibilak

-Elektrizitatea eta elektronika

-Fabrikazio mekanikoa

-Elikagaien industriak

-Informatika (**) / Informatika eta komunikazioak

-Zurgintza eta altzarigintza / Zurgintza, altzarigintza

eta kortxoa

-Ibilgailu autopropultsatuen mantentze-lanak / Garraioa

eta ibilgailuen mantentze-lanak

-Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak / Insta-

lazioa eta mantentze-lanak

-Kimika (**)

-Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

-Beira eta zeramika

-Energia eta ura

-Erauzketa industriak

-Arte plastikoetako eta diseinuko zikloak, hau ere gain-

dituz gero: Gaitasun Artistikoaren proba

Osasun zientziak -Nekazaritzako jarduerak (**) / Nekazaritza

-Gorputz eta kirol jarduerak

-Irudi pertsonala

-Kimika (**)

-Osasuna

-Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearen-

tzako zerbitzuak

-Segurtasuna eta ingurumena

-Arte plastikoetako eta diseinuko zikloak, hau ere gain-

dituz gero: Gaitasun Artistikoaren proba

Gizarte zientziak -Informatika (**) / Informatika eta komunikazioak

-Gizarte eta kultur zerbitzuak eta komunitatearen-

tzako zerbitzuak

-Administrazioa / Administrazioa eta kudeaketa

-Merkataritza eta marketing-a

-Ostalaritza eta turismoa

-Segurtasuna eta ingurumena

-Arte plastikoetako eta diseinuko zikloak, hau ere gain-

dituz gero: Gaitasun Artistikoaren proba

Arteak (***) -Industria diseinua

-Diseinu grafikoa

-Barnealdeen diseinua

-Eskultura arloko arte aplikatuak

-Liburuaren arloko arte aplikatuak

-Jantzigintzaren arloko arte aplikatuak

-Horma-irudien arloko arte aplikatuak

-Loreen bidezko artea

-Zeramika artistikoa

-Esmalte artistikoak

-Artearen arloko bitxigintza

-Ehun artistikoak

-Beira artistikoak

(*) "Laneko arriskuei aurrea hartzea" izeneko goi mailako heziketa zikloan edozein proba-modalitateren bidez sartu ahalko da.

(**) Lanbide arlo hauek sarrera probaren bi modalitaterekin dute lotura. Beraz, sarrera probetan izena emateko eskabidean proba-modalitateetako bat aukeratu beharko da.

(***) Gaitasun Artistikoaren proba egin beharretik salbuetsiak.

Iragarkiaren kodea: F0809504