87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Kultur Patronatuaren 2008ko prezio publikoak erregulatzen dituen araua. Behin betiko onespena

2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 31n, Burlatako Kultur Patronatuaren 2008ko prezio publikoak erregulatzen dituen arauaren hasierako onespenari buruzko iragarkia.

Jendaurreko epea bukatu eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen jarraian argitaratzen da testua, osorik:

BURLATAKO KULTUR ETXEKO LOKALAK ERABILTZEAGATIK ETA ZERBITZUAK JASOTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak eskatuko dira Burlatako Kultur Etxeko lokalak erabiltzeko eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea ematen duen Udalaren baimenagatik.

Kudeaketa arauak

3. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra, eta lokala eskuratu baino bi egun lehenago, gutxienez, ordaindu beharko da.

4. artikulua. Kultur Patronatuak nori ematen dion lokalak erabiltzeko baimena edo zerbitzuak nork jasotzen dituen, haiexek ordaindu beharko dute prezio publikoa.

5. artikulua. Kultur Etxeko edozein tokitarako, egunen erreserbak ez du baliorik izanen, ez bada erreserbaturiko errentamenduaren zenbatekoaren %25 ordaintzen. Ordainketa hori behin betiko likidazioaren kontura eginen da.

6. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 10 egun lehenagotik, gutxienez.

7. artikulua. Burlatako Udalak Kulturako eta Jaietako Patronaturako atxikitzen dituen enplegatuek zer lan egutegi duten, hartako jaiegunak izanen dira jaiegunak.

Tarifak

Kultur Etxeko lokalak erabiltzeagatik eta zerbitzuak jasotzeagatik aplikatu beharreko tarifak 1. eranskinean agertzen dira.

1. ERANSKINA

Udalak hitzarmen bidez ordainduko du.

Burlatako Udaleko beste departamentuek antolatzen dituzten ikastaroak doan izanen dira; betiere, Kultur Patronatuari kostu gehigarria eragiten ez badiote. Hala gertatuz gero, Kultur Patronatuari sortutako ez ohiko gastuak kobratuko dira.

Patronatuko elkarte eta taldeek ez dute ordaintzen, non ez duten haien ekitaldietan sarrera kobratzen; kasu horretan, 1. tarifa ordainduko dute.

1. tarifa.-Irabazteko asmorik gabeko Burlatako elkarte eta entitateek Burlatako Kultur Etxea erabiltzeagatik.

1.1. Auditorioko agertokiaren alokairuak:

-Ordubete: 17,19 euro.

-Jardunaldi osoa: 114,66 euro.

-Jardunaldi erdia: 57,32 euro.

1.2. Auditorio osoa alokatzea:

-Ordubete: 48,15 euro.

-Jardunaldi osoa: 337,09 euro.

-Jardunaldi erdia: 168,54 euro.

1.3. Erakusketa aretoa eta ateartea alokatzea:

-Ordubete: 24,07 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere, 8 ordu): 144,46 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere, 4 ordu): 72,22 euro.

1.4. Erabilera anitzeko gelaren alokairua:

-Ordubete: 12,60 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere, 8 ordu): 72,22 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere, 4 ordu): 36,69 euro.

Aldez aurretik erreserba eginik, toki bat erabaki baino denbora gehiagotan erabiliz gero, honako osagarri hauek kobratuko dira:

-Erabilera anitzeko aretoa: 12,60 euro.

-Erakusketa aretoa eta ateartea: 24,07 euro.

-Auditorioa, laguntza teknikoa eta guzti: 60,76 euro.

-Auditorioko agertokia (probasaioak laguntza teknikorik gabe): 17,19 euro.

Kasu guztietan, gehituriko denbora ordu beteko zatitan ordainduko da, gutxienean.

Sarrera kobratzen badute, 2. tarifa ordainduko dute.

2. tarifa.-Irabazteko asmorik gabeko Burlatatik kanpoko elkarte eta entitateek Burlatako Kultur Etxea erabiltzeko tarifak.

2.1. Auditorioko agertokiaren alokairuak:

-Ordubete: 55,03 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 366,91 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 183,45 euro.

2.2. Auditorioa alokatzea:

-Ordubete: 146,76 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 1100,73 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 550,36 euro.

2.3. Erakusketa aretoa eta ateartea alokatzea:

-Ordubete: 36,69 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 229,32 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 114,66 euro.

2.4. Erabilera anitzeko gelaren alokairua:

-Ordubete: 22,93 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 155,93 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 77,96 euro.

Aldez aurretik erreserba eginik, toki bat erabaki baino denbora gehiagotan erabiliz gero, honako osagarri hauek kobratuko dira:

-Erabilera anitzeko aretoa: 18,34 euro.

-Erakusketa aretoa eta ateartea: 27,48 euro.

-Auditorioa, laguntza teknikoa eta guzti: 55,03 euro.

-Auditorioko agertokia (probasaioak laguntza teknikorik gabe): 55,03 euro.

Kasu guztietan, gehituriko denbora ordu beteko zatitan ordainduko da, gutxienean.

Sarrera kobratzen badute, 3. tarifa ordainduko dute.

3. tarifa.-Norbanakoek, enpresek eta antzeko organizazioek Burlatako Kultur Etxea erabiltzeko tarifak.

3.1. Auditorioko agertokiaren alokairuak:

-Ordubete: 68,79 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 458,64 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 240,78 euro.

3.2. Auditorioa alokatzea:

-Ordubete: 183,45 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 1.375,92 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 687,96 euro.

3.3. Erakusketa aretoa eta ateartea alokatzea:

-Ordubete: 45,86 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 286,64 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 143,32 euro.

3.4. Erabilera anitzeko gelaren alokairua:

-Ordubete: 28,66 euro.

-Jardunaldi osoa (gehienez ere 8 ordu): 194,91 euro.

-Jardunaldi erdia (gehienez ere 4 ordu): 97,45 euro.

Aldez aurretik erreserba eginik, toki bat erabaki baino denbora gehiagotan erabiliz gero, honako osagarri hauek kobratuko dira:

-Erabilera anitzeko aretoa: 22,93 euro.

-Erakusketa aretoa eta ateartea: 34,39 euro.

-Auditorioa, laguntza teknikoa eta guzti: 68,79 euro.

-Auditorioko agertokia (probasaioak laguntza teknikorik gabe): 68,79 euro.

Ezarritako kuoten ordainketan hobariak ezartzen ahalko dira (doan izateraino), baldin eta Kulturako eta Jaietako Patronatua Kultur Etxean egin beharreko kultur jardueren babesle bada, kultura edo gizarte aldetik duten interesa dela-eta. Burlatako Kulturako eta Jaietako Patronatuaren talde eta elkarteen jarduera ez publikoak (probasaioak, lan bilerak eta abar) doan izanen dira, baita Burlatan egoitza duten irabazteko asmorik gabeko gainerako elkarteenak ere.

Lokalak erabiltzeko eskaera Burlatako Kultur Etxeko instalazioek eskain dezaketeena baino handiagoa denean, kultur arloko elkarteek izanen dute lehentasuna haiei tokiak lagatzeko.

I. ERANSKINA. BURLATAKO KULTUR ETXEA

2008ko prezio publikoak, lokalak erabiltzeagatik

Tasa hauek aplikatuko dira 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, atzerako eragina dutela.

1.-Bilerak, azterketak, probasaioak, erakusketak etab.

-Udalak hitzarmen bidez ordaintzen du (laguntza teknikoa eta gehitutako langileak izan ezik).

-Patronatuko elkarte eta taldeek ez dute deus ordainduko.

-Burlatako gainerako elkarteek 1. tarifa ordainduko dute.

-Burlatatik kanpoko elkarteek 2. tarifa ordainduko dute.

-Norbanakoek, enpresek eta antzeko organizazioek 3. tarifa ordaintzen dute.

2.-Jendearentzat zabalik dauden jarduerak.

-Udalak hitzarmen bidez ordaintzen du (laguntza teknikoa eta gehitutako langileak izan ezik).

-Patronatuko elkarte eta taldeek sarrera kobratzen badute 1. tarifa ordainduko dute.

-Burlatako gainerako elkarteek 1. tarifa ordainduko dute. Sarrera kobratzen badute 2. tarifa ordainduko dute.

-Burlatatik kanpoko elkarteek 2. tarifa ordainduko dute. Sarrera kobratzen badute 3. tarifa ordainduko dute.

-Norbanakoek, enpresek eta antzeko organizazioek 3. tarifa ordaintzen dute.

1. TARIFA

Auditorioko agertokia (laguntza 17,19 57,32 114,66 17,19

tekniko gabeko probasaioa)

Auditorioa (laguntza teknikoarekin: 48,15 168,54 337,09 60,76

muntatzea, ekitaldia eta desmun.)

Erakusketa aretoa eta ateartea 24,07 72,22 144,46 24,07

Erabilera anitzeko gela 12,60 36,69 72,22 12,60

2. TARIFA

%(%20ko deskontua 3. tarifaren gainean)

Auditorioko agertokia (laguntza 55,03 183,45 366,91 55,03

tekniko gabeko probasaioak)

Auditorioa (laguntza teknikoarekin: 146,76 550,36 1100,73 55,03

muntatzea, ekitaldia eta desmun.)

Erakusketa aretoa eta ateartea 36,69 114,66 229,32 27,48

Erabilera anitzeko gela 22,93 77,96 155,93 18,34

3. TARIFA

Auditorioko agertokia (laguntza 68,79 240,78 458,64 68,79

tekniko gabeko probasaioak)

Auditorioa (laguntza teknikoarekin: 183,45 687,96 1.375,92 68,79

muntatzea, ekitaldia eta desmun.)

Erakusketa aretoa eta ateartea 45,86 143,32 286,64 34,39

Erabilera anitzeko gela 28,66 97,45 194,91 22,93

Kasu guztietan, jaieguna izanez gero tarifak %50 igoko dira.

3. egunetik gora %20ko deskontua egiten da.

Kudeaketa arauak

Eskabidea Kultur Patronatuaren bulegoetan aurkeztuko da (Benten Ingurabidea, 1 - Burlata), lokalak erabili baino 5 egun lehenago.

Baimena eskuratzean zenbatekoaren %25 ordaindu beharko da. Behin betiko likidazioaren konturako entregatzat hartuko da. Gainerakoa lokalak erabili aitzin ordaindu beharko da.

Burlatan, 2008ko ekainaren 9an.

Iragarkiaren kodea: L0809385