87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2155/2008 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbide ardatza, A Goi Presiokoa (16 bar)" proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresa zuzendari nagusiak, ekainaren 25eko 2029/2008 Ebazpenaren bidez, "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbide ardatza, AGP (16 bar)" proiektua onetsi eta horren onura publikoa onartu zuen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela-eta, bidezko da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Beraz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Lesaka-Sunbilla-Doneztebe-Bertizarana-Baztan gasbide ardatza, AGP (16 bar)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Lesakako, Igantziko, Sunbillako, Doneztebeko, Bertizaranako eta Baztango udaletako alkateei edo haien eskuordetza hartzen duten zinegotziei abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta 22an Lesakako, Igantziko, Sunbillako, Doneztebeko, Bertizaranako eta Baztango udaletxeetan ager daitezen, ondasun eta eskubide horiek okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko zuzenbidean baliozko den moduan ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte edo Beatriz García El Busto andreak, bata zein bestea, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Alfredo Torreblanca Lafraya jauna edo María Carmen Uriz Lusarreta andrea, bata zein bestea, enpresa onuradunaren ordezkari, eta Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza edo Alazne Sueskun Erauskin andreak, horietako edozein, enpresako peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lesakako, Igantziko, Sunbillako, Doneztebeko, Bertizaranako eta Baztango udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

TITULAR EZEZAGUNENTZAKO EDO TOKI EZEZAGUNEAN DAUDEN TITULARRENTZAKO HITZORDUA

Aktak egiteko tokia: Sunbillako Udaletxea.

Eguna: 2008ko abuztuaren 19a.

FINKAREN POLIGONO LURZATI

11:20 Tomás Vergara Aldabe jn. NA-SU-29 1 628

13:30 Ezezaguna NA-SU-71 1 796

TITULAR EZEZAGUNENTZAKO EDO TOKI EZEZAGUNEAN DAUDEN TITULARRENTZAKO HITZORDUA

Aktak egiteko tokia: Sunbillako Udaletxea

Eguna: 2008ko abuztuaren 20a.

FINKAREN POLIGONO LURZATI

10:00 Zigor 92, S.L. NA-SU-57 1 390

10:00 Zigor 92, S.L. NA-SU-60 1 388

TITULAR EZEZAGUNENTZAKO EDO TOKI EZEZAGUNEAN DAUDEN TITULARRENTZAKO HITZORDUA

Aktak egiteko tokia: Bertizaranako Udaletxea

Eguna: 2008ko abuztuaren 21a.

FINKAREN POLIGONO LURZATI

12:00 Damián Peña Laurnaga jn. NA-BZ-55 3 121

12:00 Francisco Peña Laurnaga jn. NA-BZ-55 3 121

12:00 Juan Manuel Peña Laurnaga jn. NA-BZ-55 3 121

12:00 Ana María Peña Laurnaga and. NA-BZ-55 3 121

12:00 Concepción Peña Laurnaga and. NA-BZ-55 3 121

12:00 María José Peña Laurnaga and. NA-BZ-55 3 121

13:00 Obras y Rehabilitaciones Saioa S.L. NA-BZ-20 4 167

13:00 Tenango Inversiones S.L. NA-BZ-20 4 167

13:00 Ezezaguna NA-BZ-21 4 164

Iragarkiaren kodea: F0810436