87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUFIA

Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua

Zufiako Kontzejuak (Metauten) 2008ko maiatzaren 17an erabaki zuen 15 egun balioduneko epea irekitzea, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herrilurretako laborantzako lurren aprobetxamenduaz baliatzeko eskubidea dutela uste duten pertsona guztiek Zufiako Kontzejuari eska diezaioten idatziz.

Eskabideari hurrengo dokumentuak erantsiko zaizkio:

Zinpeko aitorpena:

-Zufiako udalerriko bizilaguna izatea, urtebeteko antzinatasunez bederen, eta urtean, gutxienez, bederatzi hilabetez bizitzea bertan.

-Zufiako Kontzejuarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

-Familia unitatea osatzen duten kideak, hori frogatzen duten agiriekin batera (familia liburua). Familia unitatea osatzen duten kideen dirusarrerak (familia unitatea osatzen duten kide guztien dirusarrerak zehazten dituen zinpeko aitorpena eginen da). Honako agiriak erantsita justifikatuko da:

-Zerga-oinarria agertzen duen errenta aitorpenaren fotokopia.

-Besteren konturako langileek enpresak emandako soldata-orriak edo dirusarreren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.

-Pentsiodunek, Gizarte Segurantzak emandako dirusarreren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.

-Zinpeko aitorpena, familia unitateko kide bakoitzaren kapital zergagarriak azaltzen dituena, honetan zein beste kontzeju batzuetan, salbu eta familiaren etxebizitzari dagokiona.

-Zinpeko aitorpena, errentan harturik edo jabetzatik aparteko bestelako moduren batean familiak lantzen dituen lurrena.

-Nekazaritzako Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa eguneratua duela adierazten duen ziurtagiria eta, hori ezean, Gizarte Segurantzan kide egiteko eskabidea.

Argitara ematen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zufian, 2008ko maiatzaren 17an.-Kontzejuburua, José Serafín Nieva Merino.

Iragarkiaren kodea: L0809446