87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen ekainaren 11n, Vianako Udal Planeko SR-4 sektoreko A-1 etxesailaren xehetasun azterlana hasiera batean onesteko, Fernando González Fernándezek eta Mónica Pellejero Fernándezek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0809546