87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

Udal Katastroko 2. poligonoko 707, 708 eta 763. lurzatien determinazio egituratzaileen aldaketa partikularra. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2008ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Indarrik gabe uztea 2007ko maiatzaren 21eko erabakia, 2. poligonoko 708-B lurzatian determinazio egituratzaileen aldaketa proiektua hasiera batean onestekoa, Conrado García Napalek sustatu eta Rosa Francés Olloqui arkitektoak idatzitakoa.

2. Hasiera batean onestea hirigintzako determinazio egituratzaileen aldaketa proiektua, Conrado García Napalek eta Miguel Angel Suescun Lópezek sustatua, hirigintzako lurzorua handitzeko katastroko 2. poligonoko 707, 708 eta 763. lurzatiekin, "Francés Arquitectos, S.I." estudioan idatzia. Etxebizitza babestuak egin beharretik salbuetsiko da eta behin betiko onespena baldintzatuta dago, bideen neurriak laguntzarako ibilgailuak jiratzeko erradioa ahalbidetzearekin, eta hirigintza aprobetxamenduaren %10 Udalari lagatzeko egiazki eraikitako azaleran oinarrituz kalkulatzearekin, eredu-aprobetxamendua kalkulatzeko zenbakia kontuan hartu gabe.

Jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Orobat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. eta 5.a) idatz-zatian xedatua bete dadin, jakinarazpen balioa izan dezan izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta -legeak dioen bezala, saiatuta ere- jakinarazi ezin izan zaienentzat. Ohartarazten zaie, aipaturiko egintza administratiboen kontra, ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu, 30/1992 Legearen 107.1 artikuluan ezarritakoa ukatu gabe.

Larragan, 2008ko ekainaren 3an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0809448