87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONEZTEBE

SEU2 (168 eta 169. lurzatiak) unitatearen urbanizazioa aldatzeko proiektua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2008ko ekainaren 11n alkateak emandako 71. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko SEU2 (168 eta 169. lurzatiak) unitatearen urbanizazioa aldatzeko proiektua, Lino Plaza Tuñón arkitektoak erredaktatutakoa. Jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea aztertu nahi duen ororen eskura, eta epe horretan alegazioak aurkezten ahalko dira.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta 134.5 artikuluetan xedatutakoa bete dadin.

Donezteben, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0809603