87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa, C-4.1 sistema orokorraren kalifikazioan eta 6. sektoreko dotazioetarako lurzatian. Onespena

Artaxoako Udalak, 2008ko ekainaren 12an egin bilkuran, han zirenak bat etorrita erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketaren espedientea, SG C-4.1 sistema orokorraren kalifikazioan eta dotazioetarako lurzatian, Artaxoako Udalak sustatua, Juan Pedro Egea arkitektoak prestatu dokumentazioarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2008ko ekainaren 13an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0809621