87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OLLOGOIEN

2008ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2008ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2008ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta apirilaren 14an argitaratu zen, 2008ko 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da eta, 2/1995 Foru Legearen 277.1 artikuluari jarraituz, behin betikoz onetsi dela ematen da aditzera. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 0 euro.

2.-Zeharkako zergak: 0 euro.

3.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 120 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 2.000,00 euro.

5.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 2.680,00 euro.

6.-Inbertsio errealak besterentzea: 0 euro.

7.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bertze dirusarrera batzuk: 22.700,00 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 2.500,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 30.000,00 euro.

GASTUAK:

1.-Langileen lansariak: 95 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.322,53 euro.

3.-Finantza-gastuak: 50 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 70 euro.

6.-Inbertsio errealak: 25.380,00 euro.

7.-Kapital transferentziak: 212,65 euro.

8.-Finantza-aktiboak: 0 euro.

9.-Finantza-pasiboak: 869,82 euro.

Gastuak, guztira: 30.000,00 euro.

Argitara ematen da, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 277. artikuluak zehazturiko ondorioak izan ditzan.

Ollogoienen, 2008ko maiatzaren 12an.-Kontzejuko burua, Jesús María Iturri.

Iragarkiaren kodea: L0809444