87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuko 2008/08 eta 2008/09 aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuko 2008/08 eta 2008/09 aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2008ko ekainaren 11n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0809617