87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MARTZILLA

Ezkontza zibilak egiteko eskumenen gaineko eskuordetzea

Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2008ko maiatzaren 13an:

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea. Kontuan hartuz, orobat, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluek eta haiekin bat heldu direnek xedatzen dutena, honen bidez,

Ebatzi dut:

Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Martzillan, 2008ko maiatzaren 13an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0809694