87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza. Ezkontza zibilak egiteko eskumenak zinegotziei eskuordetzea

Goizuetako Udaleko alkateak, 2008ko ekainaren 17an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Miguel Jose Lekuona Salaberria jaunak, Goizuetako Udaleko alkateak, ikusirik ezkontza zibilak Goizuetako Udaleko zinegotziek egiteko eskaerak egon daitezkela,

Kontutan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, eta kontutan izanik orobat, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduaren 43. eta 44. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek xedatzen dutena, erabaki dut:

1. Goizuetako Udaleko zinegotzi guztien esku uztea, Herriko Etxe honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkongaiak hala eskatzen dutenean.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2008ko ekainaren 17an.-Alkatea, Miguel José Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0809615