87. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BUÑUEL

Emakumearen Zinetzigoa sortzea

Buñuelgo gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna lortzearren eta haien gizarte baldintzak elkarren artean hurbiltzearren, xede hori lortzera bideratutako ekintzak eginez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.3 artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, Alkatetzaren delegazioak arautzen baitituzte

Horrenbertzez,

Ebatzi dut:

1. Buñuelgo Udaleko Emakumearen Zinegotzigoa sortzea.

2. Kulturaren, Herritarren Partaidetzaren eta Gazteriaren zinegotzi delegatu María Antonia Chueca Garcíaren eskuetan uztea Alkatetza honi Emakumearen alorrean dagozkion eskumenak, salbu eta legez inoren eskutan uzten ahal ez direnak edo Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan uzten dituenak, halakorik egiten bada.

3. Udalbatzaren Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari horren berri ematea, egiten duten lehen bilkuran.

4. Interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea.

Buñuelen, 2008ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0809530